AA Aita | Jon Plazaola
Plazaolak bere lehen semea jaio eta hiru egunetara estreinatu zuen “Tu-Tum; Platz!” Ikuskizuna; aitatasun bajari muzin eginda, pentsa. Azken finean bizitza horretarako da, ezta? Bakoitzak berea nahi duen modura izorratzeko.
Bi urteko bira arrakastatsuaren ondoren apur bat gora etorrita eta aitatasun “Alta”- n jarraitzen duela probestuz “AA AITA” sortu du orain Euskal Herriko ikuslegoaren gozamenerako eta komediaren mesedetarako. Edo hori uste du berak. #esanbeharnuen
Bi urte hauetan aitatasunak eman dion dena publikoarekin elkarbanatu nahi izan du Plazaolak lan berri honetan (Bai; ezin izan diogu burutik kendu). Esperientzia onak elkarbanatu eta funtsezkoena: Oinazea monetizatu. Aitatasuna ardatz eta aitzaki izango da baita ere patetismo eta ergelkeria propioaz aritzeko eta noski; gainontzekoen patetismo eta ergelkerian sakontzeko batez ere.
Egun guztian esertzeko denborarik ez duela uneoro errepikatzen badu ere, zuen aurrean zutik arituko da. Komedia. Parre egiteko.
Parre egiteko. Bueno eta publikoak etxera hausnarketa txik… Ez; benetan. Parre egiteko.
Aktorea: Jon Plazaola.
Antolatzen du: Entnae / Barreman
Iraupena: 60′
Hizkuntza: Euskera
Publikoa: Heldua
Entrada:
Txarteldegia: emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago. Aldez Aurretik: leihatilan eta webgunean emanaldiaren aurreko egunetan.
Precios:
- Orokorra 18€
- Aldez aurreko leihatila: 15€
- Aldez aurreko web orria: 15,50€