Memoria Eszenikoa: Bisitaldi Antzeztua Euskaraz
MEMORIA ESZENIKOA bisitaldi antzeztuak Iruñeko alde zaharreko kaleetan zehar hiriaren historia egin duten emakumeetako batzuei bizia ematen die, eta esanguratsuak izan diren leku batzuk zeharkatzen ditu; haietako asko, topaguneak eta elkar laguntzeko lekuak izandakoak.
Garai, lanbide eta eginkizun desberdinetako emakumeak irudikatzen dira, XX. mendeko lehen erdiko Iruñean enfasia jarrita eta garai horietako gertakari politiko, ekonomiko eta sozialetan arreta berezia jarriz.
Proiektua bertako artista feminista talde batek sortua da, Nafarroako Antzerki Eskolan egonaldi artistikoa burutu ondoren antzezlana estreinatuko duena.
Bisita hastear da, hilarri erromatar baten erreplikaren aurrean gaude. Ze esanahia dauka? Horrekin, hainbat pertsonaiek gidatuko gaituzte Iruñearen erraietarako bidaian. Bere argi eta itzalekin, berebiziko gertaerak aurkituko ditugu.
Kaleetan barrena ibiliko gara, pertsonaiekin batera. Pertsonaia horiek, beren hurbiltasunetik eta zintzotasunetik, oraindik ezezagunak diren kontakizunak erakutsiko dizkigute. Garai bateko Herriaren Etxea edo Santo Domingoko merkatua bezalako lekuak erreferentzialak bilakatzen dira ibilaldiaren protagonistentzat. Hain ezaguna eta jakina ez den Iruñea erakusten diguten erresistentzia-istorioak. Oraindik ahots asko ezkutatzen dituen hiri baten zokoak.
Bisitaldi hasiera: Santa Maria La Real Plaza (Iruñea)
Leku mugatua 20 pertsona.
- Ideia: Ana Diez de Ure, Maia Ansa.
- Produkzioa, zuzendaritza eta antzezpena: Maia Ansa, María Araiz, Garazi San Martín.
- Jantziak eta Atrezzoa: Alicia Otaegui.
- Jantzi Laguntzaileak: Edelweiss Hernández, Aitana Izquierdo, Odei Reyes Lizárraga.
- Diseinu Grafikoa: Nohis.
Iraupena: 80′
Hizkuntza: Euskeaz ( Irailak 3 eta 4, 19.00ean)
Publikoa: 8 urtetik aurrera gomendatua.
Precios: 12€