
Gertaera bat. Leku bat. Kasu honetan, auzotar komunitate bat. Atso baten gorpua topatu dute astebetera. Bizilagunetako batek, bereziki hunkituta, bere etxean bizilagunen bilera bat antolatzea erabaki du, beilaldi moduan. Ezusteko eta nahieztako bilera bat, non batzuk eta besteak egotera derrigortuta sentitzen diren. Hildakoa bera, Violeta, eta aipatutako bizilaguna, Kontxita, dira bilera ero honen joan-etorriak kontatuko dizkiguten protagonistak. Bilerara etorritakoek, berriz, ikusi nahi ez eta, nahiago dute euliek bezala zirkuluan bueltaka ibili, intentzio onen gainetik. Tira, heriotza tragikomiko bat. Komedia beltz honek gaur egungo une bati buruzko gogoeta egiten du, eta adierazten komunitate kontzeptua batzuetan lausotu egiten dela agendetako hainbeste notaren artean, eta ez dela erraza konpromisorako eta besteen zaintzarako tartea bilatzea.
IRAUPENA: 85’
HIZKUNTZA: Euskera.
PUBLIKOA: Helduak
PRECIOS: 8€