Andoni Mutiloa "Sex Sua Musikala"

Datos Básicos
Tipo: Humor
Fecha: 16 noviembre
Hora: 19.00h.
Lugar: Escuela Navarra de Teatro
Descripción

ZERTAN DEN IKUSKIZUNA

 

Ligatzeko gogoz, baina aplikazioekin ez zara ondo moldatzen? Bertako komunikazio kodeak ulertzeko zailtasunak dituzu? Zure antsietate mailak gora egin du? Ez kezkatu, zuk behar duzuna asmatu dut eta: ligatzeko aplikazioetan ez galtzeko gida, Atik Zra.

 

Ligatzeko aplikazioak, komunikazio-kode berriak eta horiek pertsonen arteko hartu-emanetan izandako eraginak ditu abiapuntu obrak. Bestalde, auto-irudia, jendarteko edertasun kanonak eta besteentzat desiragarri izateko beharra ere hizpide ditu emanaldiak, genero eta sexu-joera ezberdinen aldeko mezua zabaltzeaz gain.

 

Antzerkia, dantza eta musika nahasten ditu «Sex Sua» obrak. Hiruki genero zehatzik gabeko pertsonaiaren azalean kokatuko da Mutiloa, «berarekin batera ilusio faltsuen bidean barneratuko gara, umorez eta dramaz betetako bidaia egiteko». Bukaeran, Imanolekin egingo du topo publikoak eta emandaldi guztian mahaigaineratutako aferen gaineko hausnarketa egiteko parada izango du ikus-entzuleak.

  • Ikuskizun mota: Musikala
  • Gidoia eta Zuzendaritza: Andoni Mutiloa
  • Artista: Andoni Mutiloa
  • Aholkularitza eta knapo begirada: Amancay Gaztañaga
  • Musika: Andoni Mutiloa eta Eñaut Gaztañaga
  • Argazkiak: Daniel Riera (kartela) eta Eider Iturriaga (ikuskizuna)
  • Ekoizpena: Elur Etxea
  • Babesleak: Gehitu eta Mugen Gainetik, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia Kultura eta Dantzagunea.

 

  • Iraupena: 50?
  • Hizkuntza: Euskara
  • Publikoa: Nerabeak eta helduak
  • Antolatzailea: EHGAM Nafarroa
  • Laguntzailea: Iruñeko Udala

 

ENTRADA: Sarrera librea lekua bete arte

 

 

COMPRA DE ENTRADAS

 

 

 

Asociación de Empresarios de Hostelería de Navarra (AEHN) · c/ Pedro I, nº 1 - 1º · 31007 Pamplona (NAVARRA)
Tel.: 948 268412 - Fax: 948 172756 · info@hostelerianavarra.com